2013/05/28

Ossoue...Azkenengo irteerak???

Asteburu hontan gavarnie inguruan eskiatu dugu, eta hasieratik genituen asmo guztiak, uneoro aldatzen ibili gara. Bi egun zoragarri, denboraldiko azkena izango zelakoan...baina ekainean sartzera goazen hontan badirudi negua betirako izango dugula... jarraitzen duen bitartean gozatzen ahalenginduko gara!!!




Irteerari buruzko informazio gehiago:

http://mendieskia-fuji.blogspot.com.es/

2013/05/14

Pic de la Gèla, irteera gazi-gozoa...

Larunbatean Mikel, Txomin, Gorka, Idoia eta bostok batu gara. Chapelle d´Heas-etik aterata Pic de la Gèla igo dugu. Irteera polita, lasaia... eta aurten maiz gertatu zaigun bezala, etxekolanez beteta bueltatu gara. Irteerako pena bakarra Gorkaren erorikoa eta bere ligamentuen haustura!! Animo Gorka!!

2013/05/04

Saboredo, val d'aran, maiatzeko hautsa...

Aran-en 3 egun edar pasa ditugu. Maiatzean eta elur hautsean skiatzen! Mila esker Gaiur-eko lagunei proposamen honengaitik eta  Saboredo-ko Pepe eta Aritzi aterpean etxean bezela sentiaraztearren.

Asteazkeneko jeitsierak


                           

Saboredoko Pepe eta Aritzek argazki honekin agurtzen gaituzte!! Udaran ez dakit, baina datorren neguan bueltatuko gara!! Mila esker!!