2013/03/19

Aizkorriko iparrak...

Larunbat hontan denboraz justu gabiltza! Eguerdirako kuadrillako konpromiso kultural-gastronomikoak (sagardotegia...) ez digu joku handirik uzten. Ea Idoiari ze kontatzen diodan goizeko 7tan oinez ibiltzen hasteko...
Azkenean beranduxeago baina kanalerantz goaz, eta bezperan zaldibitar batek bidea ireki duela ere badakigu... Kanal erditik aurrera, lorratzak tapatuta daude, bidea irekitzea nekagarri egiten da eta jeisten hasteko ordua geroz eta gertuago. Azkenean 1450mtaraino igo gara, elur hautsa, aldapa, aizkorri, zegama behean...izugarri gustatu zaigu! Bueltatuko gara!

2013/03/13

Basakabi pow pow

Martxoko udatxoa pasa ondoren, negua berriro ere ate joka dugu. Gaur arratsaldean, basakabi inguruan ibili gara, 900mtik pasa gabe elur hau aurkitu dugu!!

Arratsaldeko 5:00tan gorantz!!
 

ea ze elur topatzen dugun!!


Gorka lanean...


Erraz mugitzen da...

2013/03/06

Larryko bailara...

Kostata ahaztuko zaigu bailara hau. Nahiz eta lehenengo egunean, bidean nahastu, bi egun zoragarri pasa ditugu larryko bailaran. Iparretan hautsa, hegoetan udaberriko elurra, aldapa gogorrak edo suabeak,kanalak, basoa... nahi duenak edozer aurkituko du hemen!! Etxeko lan asko utzi ditugu, beraz, noiz ez dakit baina bueltatuko gara!!

larry-ko bailara from ekain on Vimeo.