2012/05/25

Txindokiko mendebaldeko ertza

Ostegun honetan, jai izanda, txindoki aldera joan gara. Negu guztian eskalada baztertuta izan dugu, eta sustorik ez izateko eskalada errez bat nahi genuen! Txindokiko ertza aukeratu dugu, behin baino gehiagotan egina duguna! Ertzean, aurreko asteburu eta asteleheneko euriak nabari dira!! Zati batzutan harria bustia dago eta katu oinek txirrist egiten dute!! Baina bueno txindokin eta bakarrik egoteak merezi du!!

2012/05/14

Akerretako arroila

Pasa den asteko tenperatura altuak eta pirineotan astebururako iragarritako eguraldi eskasa ikusirik, igandean (2012/05/13)akerretako arroilara gerturatu gara! Igandea pasatzeko plan ona eta etxetik gertu!!

2012/05/02

Pic de montmalús, 2012-05-01

Larunbat arratsaldean andorra alderantz abiatu ginen, gure intentzioa hurrengo 3 egunetan eskiatzea zelarik! 2000m-ra euri zaparradek ongi etorria egin ziguten, eta igandeko plana bertan behera utzi!! Astelehenean berriz, euriaren ordez elurra ari zuen, eta itxitako pistetan fokeatzea erabaki genuen!! Apirila bukatzear eta elur hautsa berriz! Asteartean berriz, eguna oskarbi argitu zen eta bezperan ezagututako urretxuko bi lagunekin pic de montmalús igo genuen!! Maiatzean a zer nolako elurra!! Gehiago nahi dugu...