2012/03/26

tour de mont thabor2

2. egunean jeikitzerakoan haize bolada gogorrek eta elurrak pentsatutako buelta baztertzera behartzen gaituzte. Drayereseko aterpetik atera col de rochillesera iritsi eta drayeresera buelta. 3. egunean espero genuen eguraldia topatu ez arren, drayeresetik atera eta col de nevache pasa, pic terre rouge igo eta mont thabor aterpera jo genuen!! Igoera guztia elur hautsean bidea irekiz, col de nevachen haizea gogor, eta pic terre rougetik aterperako bidea, splitarentzat lauegia!! etapa hau alderantziz egin bagenu... Hemen bideoa eta argazki batzuk!!











2012/03/15

tour du mont thabor 1

Aurtengo alpeetarako bidaiaren garaia iritsi eta Bornio aldera jo dugu(Sud-Tirol-Italia).5-6 egunetako buelta otu zaigu, baina eguraldiaren gora beheren ondorioz, igandean pic de tresero inguruan eta astelehenean pascualeko lepoan ibili ondoren, frantziako alpeetara pasa gara. Nevache herrian fokak jantzi eta tour du mont thabor egin dugu. Buelta 3 egunetan egin daitekeen bezela, nahi den beste luza daiteke! Bueltatuko gara!!

bideoa eta argazki batzuk!




Lac de la Cula inguruan, eguzkitan...



Skiatzeko aukerak non nahi!!



Parc national des Ecrins atzean dugu.



Roche de la grande Tempete-ko tontorrerako bidean.



Malda suabeak...



Drayeres-eko aterpera iristear